2026ko AGIRIA (10-10 PLATAFORMA)
Gaur, Osasun Mentalaren Munduko Egunean, kalera atera gara gure ahotsa aldarrikatzen jarraitzeko.
Denbora luzeegian beste pertsona batzuek hitz egin dute gure izenean. Gaur berriz hartuko dugu
hitza. Gure esperientziak eta sufrimenduak, balioa izateaz gain, ezagutza sortu eta bide berriak
irekitzen dituzte.
- Badakigu zer nahi dugun:
- Gure bizitzei, gure babesei eta tratamenduei buruz erabakitzea. Eragiten
diguten erabakietan parte hartzea. Gu gabe, ezer ez guri buruz.
- Badakigu non gauden:
- gure auzoetan, lantokietan, ikastetxeetan, kultur guneetan eta plazetan. Izan
ere, komunitate gara.
- Badakigu zer egiten dugun:
- Parte hartu, sortu, elkar indarberritu eta lagundu, eta antolatu. Izena,
historia, indarrak, proiektuak eta ametsak ditugu. Beste errealitate batzuk posible egiten ditugu.
- Badakigu berdinen arteko laguntzak zer balio duen:
- Horregatik, berdinen arteko laguntza-agenteen
figura aldarrikatzen dugu, bizitako esperientzia jakintza partekatu eta akonpainamendu bihurtzen
duten profesionalak baitira.
- Badakigu zer eskatzen dugun:
- Paradigma aldaketa. Hau da, osasun mentala eta sufrimendu
psikosoziala ulertzeko beste modu bat, eskubideetan, autonomian, harremanetan, irisgarritasunean
eta komunitate-bizitzan oinarritua. Hertsadura gutxiago eta aukera gehiago. Benetako parte-hartze
handiagoa.
Gure ahotsa egun honetatik harago entzun dadila nahi dugu. Erabakiak hartzen diren lekuan egon nahi dugu.
Bideak ireki ditugu biderik ez zegoela zirudienean. Eta bide gehiago irekitzen jarraituko dugu.
Horregatik, gaur ozenki errepikatzen dugu:
Burutik gaude, badakigu zer nahi dugun.
Burutik gaude, badakigu zer nahi dugun.